Hemen zaude
  • » Hasiera

SVHAD-ren web-orriaren aurkezpena

Etxeko ospitalizazioa (EOS) programa pilotu moduan hasi zen Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean 1983. urtean. Berriki sortuta zegoen Osakidetzak sustatu zuen, eta 1988. urtean osasun-transferentziak lortutakoan, osasun-sistema moderno baten alde apustu egin zuen. Sistema horretan, ohiko ospitalizaziotik kanpo eskaintzen dituen aukerak dira bere puntu sendoetako batzuk. Aukera horien artean, EOS dago, pixkanaka garatu zuena. Ofizialki Zerbitzuak egituratu zituen, gaur egungo egoerara heldu arte, non sare publikoko ospitale guztiek Etxeko Ospitalizazioa baitute.

Etxeko Ospitalizazioa Osakidetzako sarearen ospitale garrantzitsuenetara heldu zenean (Gurutzeta, Basurtu, Donostia, Txagorritxu eta Galdakao), Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea (EOEE) sortu zen 1996. urtean, iritziak eta esperientziak trukatzeko leku bat izateko helburuarekin.

Infografía principal

Horrela EOS Euskal Autonomia Erkidegoan finkatu da dagoeneko, eta normalean kongresu edo bileretan, postaren bidez eta, urtean behin, Sozietatearen Batzar Orokorrean jartzen gara harremanetan. Komunikatzeko modu horrekin jarraitzeaz gain, sustatu ere egin behar dugu, eta Sozietatearen asmoa da partaidetza erraz eta osoa izatea, gure web-orrian gure berezitasunak, hala nola gure laguntza-, ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak erakutsiz, eztabaidak sortu eta ideiak, iradokizunak eta ikerketa-lanen proposamenak susta ditzagun. Azken finean, gure lanaren eragilea izatea da gure helburua.

Hori dela eta, orri honek Sozietatean barne hartzen diren EOS zerbitzuak bezala bizirik irautea eskatzen dizuegu.