SVHAD - Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea

En SVHAD nos hacernos eco de aquellas inquietudes que como colectivo profesional nos vayan surgiendo, siendo nexo de unión entre las diversas Sociedades Científicas con las que compartimos inquietudes y la Administración.

Etxeko ospitalizazioa Osasun alorreko asistentzia-aukera bat da. Eredu antolatu horren bidez, etxean medikuntzako eta erizaintzako arreta eta zainketen multzoa eman dakieke pazienteei (ospitale-mailakoa, bai kalitatean bai kantitatean), dagoeneko ez dutenean ospitaleko azpiegituraren beharrik, baina oraindik zaintza aktiboa eta osasun-laguntza konplexua behar dutenean.

  • Nor gara

    Euskal Autonomia Erkidegoan duela 20 urtetik baino gehiagotik dago etxeko ospitalizazioaren aukera eta, hain zuzen, atzerakorik ez duen errealitate bihurtu dela ikusitakoan eratu zen Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea.

  • Historia

    Etxeko ospitalizazioa Gurutzetako Unibertsitate Ospitalean jarri zen abian, programa pilotu gisa, 1983an. Garai hartako Osakidetza sortu berriak sustatu eta babestu zuen, eta 1988an osasun-transferentziak jaso eta osasun-sistema modernoa izatearen alde apustu egin zuenean, ospitalizazio tradizionalaren ordezko hautabideak izan ziren indarguneetako bat.

    Hautabide horien barruan dago etxeko ospitalizazioa, eta arian-arian garatu zen, Zerbitzuak ofizialki egituratuz, gaur egungo egoerara iritsi arte: hau da, sare publikoko ospitale guztiek etxeko ospitalizazioa izan arte.

    Osakidetza sareko ospitale garrantzitsuenek (Gurutzeta, Basurtu, Donostia, Txagorritxu eta Galdakao) etxeko ospitalizazio-zerbitzua izan zutenean, 1996an Etxeko Ospitalizazioko Euskal Elkartea sortu zen (SVHAD), iritzi eta esperientziak trukatzeko bilgune bat edukitzeko.

    EAEn etxeko ospitalizazioa finkatu zenetik, eskuarki kongresu edo biltzarretan, posta bidez eta urtean behin elkartearen Batzar Orokorrean gauzatzen dira gure harremanak.

Elkartu

SVHAD elkarteko kide izan nahi baduzu, formulario honen bidez jar zaitezke gurekin harremanetan: